XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hala ere, aurrera egin nahi nuen, ea nola arraio egin zitekeen egien ditxosozko gurutzaketa hori.
Baina hurrengo orrialdeak huts-hutsik zeuden, txuri-txuri.
Nola irakurri, ba, idatzita ez dagoena?
Aitonari begiratu nion, baina haren begiek urduritasuna adierazten zuten, besterik ezer ez.
Patxada hartu eta berriro irakurri nituen lehen orrietako ahapaldiak.
Zer neukan, zer nekien azken finean?
Egia bakarrik ez omen dago.
Bale.
Egiak bat baino gehiago dira, edo halako zerbait.
Konforme.
Egiak gurutzatu egiten omen zituen Liburuak.
Ikusi egin behar.
Horixe egingo nuen: nire izena zerrendaren bukaeran idatzi.